Ibarra, bigarren eta seigarren postuan

Ataria 2023ko abenduaren 26a

Euskal Herriko Sokatira Txapelketaren finalak jokatu ziren 540 eta 640 kilotan, goma gainean. Gizonezkoen eta emakumeen talde banarekin agertu zen finalera Ibarra. Azken hauek izan ziren lehen postutik gertuen ibili zirenak. Bigarren amaitu zuten Beti Gazte talde indartsuaren atzetik. Badaiotz izan zen hirugarren sailkatua.

Gizonezkoetan seigarren sailkatu zen Ibarra. Emakumeetan bezala, Beti Gaztek irabazi zuen finala. Zuraide A sailkatu zen bigarren postuan. Ñapurrak taldea izan zen hirugarrena, Abadiño eta Amaiurren aurretik. Azken bi postuetan Murueta eta Zuraide B gelditu ziren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!