Ioseba Mateos bigarren izan da Cap de la Nao zeharkaldian

Ataria 2023ko abenduaren 14a

Playa de la Gravan (Xabia, Alacant) egindako I. 10K Cap de la Nao zeharkaldian lortu zuen igerilari ibartarra bigarren postua.

Larunbatean egin zen proba, Soluciones Inmobiliaria eta EGM Ingenierosek antolatuta, eta Xábia Esports lagunduta. Antolakuntza «osa ona» izan zela azaldu du Mateosek: «Eskertzekoa da abenduan zeharkaldi bat egitea uraren tenperatura oso hotza izanda, 13-15 gradu eduki genituen, eta laguntza logistikoa gakoa izan zen igerilari guztien segurtasunerako». Aipatzekoa da proba luzean 5 igerilari atera zituztela uretatik hipotermiarekin.

Mateosek 10 kilometroko proban parte hartu zuen, eta lehen postutik oso gertu geratu zen. Irabazlea Eduardo Porset izan zen (2.27.41), Mateos bigarren (2.28.14) eta hirugarren Nacho Diaz (2.43.42).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!