Hauspoa Kultur Elkarteak tartaleta tailerra antolatu du gabon hauetarako. Interesatuek bi hitzorduen artean aukeratu beharko dute, abenduaren 14an edo 21ean, 18:30etatik 20:00etara, Ibarrako Sendi Ekintza elkartean. Armintz Gorrotxategik gidatuko ditu saioak eta 5 euro ordaindu beharko dira egunean bertan. Izena emateko 613 681 332 zenbakira Whatsapp bat bidali beharko da aurretik.