Belabietako jubenil taldeak 15. postua lortu du Espainiako Txapelketan

Ataria 2023ko azaroaren 29a

Azaroak 23tik 26ra Iruñeko Navarra Arena pabiloian Espainiako oinarrizko txapelketa egin da. Bertan, 147 oinarrizko jubenil taldek parte hartu zuten eta Belabietako taldeak 15. postua lortu zuen. Emaitza horrek denboraldi bikain bati amaiera ezin hobea eman dio.

Belabietako entrenatzaileek eskerrak eman dizkie Iruñera animatzera joan ziren gimnasta eta guraso guztiei. Bestalde, oinarrizko jubenil taldeak egin duen lana goraipatu dute eta lortutako emaitzengatik zoriondu.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!