Ibarrak Euskal Herriko beste txapel bat eskuratu du sokatiran

Ataria 2023ko azaroaren 22a

Igandean Berriozarren bertako taldeak Euskal Herriko 4x4 Sokatira Txapelketako hainbat modalitate antolatu zituen.

Ibarra Sokatira Taldeak hiru modalitatetan parte hartu zuen, eta emakumezkoen 245 kiloko mailan txapela jantzi zuen. Gizonezkoen 300 kiloko mailan laugarren postua lortu zuten Ibarrakoek, eta 280 kiloko mistoan bi talde aurkeztu zituzten. A taldekoek laugarren postua lortu zuten: finalerdietara pasa ziren, baina galdu egin zuten, eta baita ere hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko neurketa. 

Argazkiak: Potronko

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!