Musikaz blai, Santa Zezili egunean

Ataria 2023ko azaroaren 22a

Loatzo Musika Eskolako dultzaineroek kontzertua eskainiko dute bihar 19:30etan, San Bartolome plazako aterpean; ondoren Ikoroa abesbatzarekin batera kantu-jiran ibiliko dira herrian zehar.

Urteroko ohiturarekin jarraituz, Santa Zezili eguna ospatzeko emanaldiak izango dira bihar Ibarran. Loatzo Musika Eskolako dultzaineroen kontzertuarekin hasiko dute ospakizuna 19:30etan, San Bartolome plazako aterpean. Ondoren, kantu-jiran ibiliko dira herrian barrena, dultzainero eta Ikoroa abesbatzarekin batera. Eguna amaitzeko, udalaren eskutik, parte hartzaile guztientzat afari-merienda egingo dute Eguzkiloren.

EGITARAUA

19.30. Loatzo Musika Eskolako dultzaineroen kontzertua plazako aterpean.

20.00. Kantu-jira herrian barrena dultzaineroekin eta Ikoroa abesbatzakoekin.

20.45. Parte hartzaileentzat afari-merienda Eguzkiloren udalaren eskutik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!