Balleta ikasteko aukera izango da Belabietan

Ataria 2023ko azaroaren 15a

Ibarrako Belabieta kiroldegian balleteko klaseak jasotzeko aukera izango da asteazkenetan, azaroaren 29tik aurrera. Ordutegia ondorengoa izango da: 17:30etik 18:30era, LH5 eta DBH3 bitartean; 18:30etik 19:30era, HH5etik LH4ra bitartean; eta 19:30etik 20:30era, DBH4tik gorakoak.

Prezioari dagokionez, hilabetean 20eurokoa izango da eta https://forms.gle/pwao22rC5qEHqSor7 loturaren bidez azaltzen den galdetegian eman daiteke izena. Edozein zalantza argitzeko, interesatua Belabieta Kirol Klubarekin jarri daiteke harremanetan, baita jarritako ordutegian posible ez izanagatik aldaketaren bat behar izanez gero ere. Horretarako 621 022 105 zenbakira deitu, belabietagimnasia@gmail.com helbidera idatzi edo Belabieta.wordpress.com webgunean sartu daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!