Azku eguna ospatzen ari dira Ibarran

Jon Miranda Labaien 2023ko azaroaren 11

Ibarrako Azkue auzoko eguna ospatzen ari dira. Auzotarrek egun osorako egitaraua prestatu dute.

Berdez apainduta agertu da gaur goizean Ibarrako Azkue auzoa. Azku eguna dute gaur. Goizean, auzoko sarreran dagoen biribilgunean trikitilarien doinuen laguntzarekin bota dute txupinazoa. Plazan atondu dute karpa eta bertan egin dituzte Gaztezulorekin batera antolatutako haur jolas kooperatiboak.

Bazkaritan bildu dira auzotarrak eta iluntzera arte jarraituko du festak Azkue auzoan.

EGITARAUA
  • 16.00. Bingo popularra.
  • 17.30. Tor magoaren ikuskizuna.
  • 19.30. DJ saioa: Calde Selektah
  • 20.30. Zezen suzkoa. Jai bukaera eta garbiketa auzolanean.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!