Indarkeria matxista eztabaidagai dute Ibarran

Jon Miranda Labaien 2023ko azaroaren 11

Itaiak antolatuta egun osoko jardunaldiak egiten ari dira. Gauean kontzertuak egingo dituzte.

Itaia Tolosaldean goizean abiatu du indarkeria matxistaren aurkako egunaren harira Ibarran antolatu dituen ekitaldiak. Indarkeria matxistari aurre egiteko antolakuntzaren beharraz hitz egin dute plazan emandako hitzaldian eta krisi kapitalistaren testuinguruan kokatu dute.

Eguerdian autodefentsa tailerra egin dute gaztetxean. Eguraldi txarragatik bertan behera utzi dute horma-irudiaren margotzea, baina bazkaritan 80 lagun inguru bildu dira.

Indarkeria matxistari aurre egiteko ekitaldiak bazkalostean jarraituko dute:

  • Egitaraua

    • 14:30. Bazkaria, plazan.
    • Bazkalostean. Bingo musikatua.
    • 19:00. Bertsolariak plazan: Maite Garmendia eta Iraitz Sarasola.
    • 21:00. Ekitaldi politikoa, gaztetxean.
    • 21:30. Bokaten salmenta.
    • Ondoren. Kontzertuak: Desgaraian, Manitu eta DJ Eo.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!