Indarkeria matxistaren aurkako eguna 2023

Indarkeria matxistaren aurkako egunaren harira, ekitaldiak Ibarran

Ataria 2023ko azaroaren 9a

Azaroaren 25aren harira, Itaiak 2021ean Tolosan jarritako argazki erakusketa.

Egun osoko egitaraua antolatu du Itaia Tolosaldeak larunbaterako Ibarran.

Itaia Tolosaldeak Indarkeria Matxisten Egunaren harira, eta Indarkeria Matxista Orori Aurre egin! lelopean, ekitaldi sorta antolatu du larunbat honetarako Ibarran. Goizetik gauera bitarteko ekitaldiak izango dira, eta tartean, hitzaldiak, tailerrak, jan-edana, bertsolariak nahiz kontzertuak izango dira. Bazkarirako txartelak 10 euroko kostua izango du, eta egunean bertan erosi ahalko da. Izena emateko 688 82 79 92 telefono zenbakira idatzi beharko da, eta berezitasunik izanez gero ere, bertan adierazi ahalko da.

  • Egitaraua
    • 10:30. Indarkeria matxistari aurre egiteko antolakuntzaren beharraz hitzaldia, plazan.
    • 12:00. Hamaiketakoa.
    • 12:30. Mural margoketa eta autodefentsa tailerrak, gaztetxean.
    • 14:30. Bazkaria, plazan.
    • Bazkalostean. Bingo musikatua.
    • 19:00. Bertsolariak plazan: Maite Garmendia eta Iraitz Sarasola.
    • 21:00. Ekitaldi politikoa, gaztetxean.
    • 21:30. Bokaten salmenta.
    • Ondoren. Kontzertuak: Desgaraian, Manitu eta DJ Eo.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!