Euskal Herriko Sokatira Txapelketa jokatuko da larunbatean

Ataria 2023ko azaroaren 8a

Larunbatean, hilaren 11n, Euskal Herriko 4x4ko Sokatira Txapelketa jokatuko da Ibarran. Belabieta kiroldegian izango da, 17:00etan hasita. Bertan erabakiko dira emakumezko eta gizonezko 4x4ko talde txapeldunak. 

Hamabi talde lehiatuko dira denera. Emakumezkoetan (250 kilo) bost talde izango dira: Antsoain, Araxes (Nafarroa), Badaiotz (Araba), Beti-gazte (Lesaka) eta Ibarra. Gizonezkoetan (310 kilo), berriz, zazpi talde ariko dira txapelaren lehian: Antsoain, Beti-gazte (Lesaka), Ibarra, Murueta A, Murueta B, Zuraide A eta Zuraide B.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!