Azkueko auzotarrak festan murgilduko dira larunbatean

Ataria 2023ko azaroaren 6a

Ohiko moduan, txupinazoa jaurtiz hasi eta zezen suzkoarekin amaituko dute Azku eguna, Ibarran; bazkarirako tiketak salgai daude oraindik okindegian.

Larunbatean, Azkue eguna ospatuko dute bederatzigarrenez, Ibarran. Urtero bezala, suziria lehertuta emango diote hasiera festari, eta egun guztiko egitaraua izango dute aurretik. Antolatzaileek balkoiak berdez apaintzeko deia egin diete auzotarrei.

EGITARAUA
  • 11.00. Txupinazoa Azkuko biribilgunean. Auzoko musikariekin eta buruhandiekin kalejira Azkuko plazarantz. Ondoren, Gaztezulorekin batera haur jolas kooperatiboak.
  • 11.30. Toka eta pintxo potea.
  • 14.00. Bazkaria: Paella, ogia, edaria, postrea kafea eta txupitoa. Noberak bere platerak, kubiertoak eta edalontziak ekarri behar ditu. Bazkari txartelak Azkue okindegian salgai: Helduak 10 eurotan eta gazteak 5 eurotan.
  • 16.00. Bingo popularra.
  • 17.30. Tor magoaren ikuskizuna.
  • 19.30. DJ saioa: Calde Selektah
  • 20.30. Zezen suzkoa. Jai bukaera eta garbiketa auzolanean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!