Belabietako oinarrizko jubenil taldea laugarren Euskadiko Txapelketan

Ataria 2023ko urriaren 25a

Leioako Sakoneta kiroldegian gimnastika erritmikoko Euskadiko Txapelketa egin zen asteburua. Bertan Belabietako oinarrizko jubenil taldeak parte hartu zuen eta laugarren postua lortu zuen. Denboraldi bikaina ari direla egiten adierazi dute Belabieta klubetik.

Datorren larunbatean, goizean Inko Oruesagastik Supra taldeak antolatutako torneoan parte hartuko du uztaia eta mazoekin; eta arratsaldean, berriz, Ipurua taldeak antolatzen duen San Andres torneoan Belabietako oinarrizko jubenil taldeak eta Eider Lasartek hartuko dute parte.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!