Minbiziari aurre egiteko diru bilketa egingo dute Ibarran

Ataria 2023ko urr. 24a, 11:59

Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteko ordezkari eta boluntarioek ohiko diru-bilketa egingo dute larunbat goizean. Lau mahai jarriko dituzte Euskal Herria kalean, Idoiaga kalean eta Azkue kalean zehar.

Elkartetik adierazi dutenez, gaur egun, 5 urterako gizonen biziraupena %55,3koa da, eta emakumeena, berriz, %61,7koa. Ikerketari esker, azken urteotan, biziraupen-indizeak 3,3 puntu igo dira gizonetan, eta 2,6 emakumeetan, 2016. urteaz geroztik intzidentzia %7,2 hazi den ingurune batean. Datu horien gorabehera betean, elkarteak aurrera egiten jarraitu nahi du, eta %70eko biziraupena lortzera iritsi nahi du 2030. urtean, minbizia duten hamar pertsonatik zazpik bizirik irautea, alegia. Gakoetako bat ikerketa-emaitzetarako sarbidean dauden ekitate ezak zuzentzea da, eta, horretarako, beharrezkoa da minbizi guztiak ikertzea, biziraupena handitzen jarraitzeko.

Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak, ikerketa onkologikoko zenbait proiekturi ematen die laguntza. 2022ean, 374.651 euro bideratu zituen minbiziaren ikerketan aurrera egiten jarraitzeko, pazientearengan arreta jarriz eta minbiziaren biziraupena handitzen jarraitzeko.

Elkarteak 1.003 bazkide eta 158 boluntario ditu Tolosaldean. Doako zerbitzu guzti hauek, neurri batean, elkarteak jasotzen dituen dohaintzei esker eskaini ahal izan ziren, eta, beraz, larunbateko diru-bilketan parte hartzeak aukera emango dio elkarteari paziente onkologikoei eta haien senideei laguntzen jarraitzeko.

Ekimena goizez izango da, eta mahaiak herriko lau puntutan egongo dira banatuta: Euskal Herria kalean (bat Carrefour aurrean, eta bestea Dano tabernan), Idoiaga kalean (kafetegian) eta Azkue kalean (okindegian).

"Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkartetik eskerrak eman nahi dizkiegu boluntario guztiei, elkarteari ekitaldi hau eta beste hainbat prestatzen lagunduz egiten duten lanagatik", adierazi dute antolatzaileek.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!