Uzturpe ikastolako kanpo espazioa eremu aktibo eta bizia izan da herriko egunerokoan, eta orain, herritar guztien zerbitzura egotea bilatu nahi da. Hori berritzeko asmoz, Ibarrako udalak bilera egingo du, bihar, 18:00etan kultur etxeko aretoan. Gizarte-eragileez gain, herritarrak ere gonbidatu ditu espazio publiko horri buruzko ikuspegia eman dezaten.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?