Belabietakoak Xixili Txapelketan

Ataria 2023ko urriaren 20a

Urriaren 14 eta 15ean, Gernikako Jai Alai frontoian, Xixili taldearen txapelketa egin zen, klubaren 25. urteurrena zela eta. 

Larunbatean, Eider Lasartek 36. postua lortu zuen pilotarekin eta Inko Oruesagastik, aldiz, 5.a uztaiarekin. Igandean, Belabietako oinarrizko jubenil taldeak 8. postua lortu zuen.
 
Hurrengo topaketa Euskadiko Txapelketa izango da, urriaren 21ean, Leioako Sakoneta kiroldegian.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!