Inko Oruesagasti Gipuzkoako txapeldun

Ataria 2023ko urriaren 13a

Urriaren 7an, larunbata, Azkoitiko Zubiaurre Elkargunean oinarrizko Gipuzkoako txapelketa egin zen. Bertan, Inko Oruesagasti mutilen senior kategorian txapeldun izan zen, oinarrizko jubenil taldeak 3. postua lortu zuen eta Eider Lasartek 6.a Oinarrizko jubenil mailan.

Aste honetan zehar Consuelo Santacreu nazioarteko epailearekin kontrol bat pasako dute oinarrizko mailako gimnastek eta asteburuan Xixili klubaren 25. urteurreneko torneoan parte hartuko dute: larunbatean, urriak 14, Eider Lasartek eta Inko Oruesagastik, eta igandean, urriak 15, oinarrizko jubenil taldeak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!