Ioseba Mateos hirugarren, V. Galipa Swim zeharkaldian

Ataria 2023ko urriaren 9a

Probako podiuma osatu duten igerilariak. Ioseba Mateos, ezkerrean.

Atzo jokatu zen proba, Zierbenako portuan, bertako udalak antolatuta.

Ioseba Mateos ibartarrak hirugarren postua lortu du V. Galipa Swim zeharkaldian. 2 kilometroko distantziako proban parte hartu zuen igerian Mateosek, eta 27.09ko denbora egin zuen. Eneko Salinas izan zen irabazlea, 24.50eko denborarekin, eta Eneko Saezmiera bigarren, 26.57rekin. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!