Ibarrako kultur lantegietan izena emateko epea zabaldu dute

Ataria 2023ko urriaren 4a

Oraindik izena emateko interesa dutenek kultur etxera bertaratuta edo 943 670 399 zenbakira deituta egin dezakete.

Ibarrako Udalak kultur lantegiak antolatu ditu ikasturte honetarako, «herritarrei arte diziplina ezberdinetan murgiltzeko aukera eskaintzeaz gain, kultur arloko ikastaroek ezagutza eta gaitasun ezberdinen garapena ahalbidetzeko». Oraindik hainbat tailerretan lekua dagoenez izena emateko epea astebetez zabaldu da, zehazki honako tailerretan:

  • Altzariak berritzea eta aldatzea: Astelehen eta asteazkenetan 18:00etatik 20:00etara. 221,74 euro.
  • Egur taila: Astearte eta ostegunetan 18:00etatik 20:00etara. 221,74 euro.
  • Tai Chi (sakontzea): Astearte eta ostiraletan 09:30etik 10:30era, 111,20 euro.
  • Tai Chi (hastapena): Astearte eta ostiraletan 10:30etik 11:30era. 111,20 euro.

Ikastaroetan 16 urtetik gorakoek hartu dezakete parte, eta interesa dutenek Ibarrako kultur etxera bertaratuta edo 943 670 399 zenbakira deituta eman dezakete izena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!