Bigarren postua Izarleku torneoan

Ataria 2023ko urriaren 4a

Donostiako Karmelo Balda frontoian Izarleku torneoa egin zen larunbatean eta bertan Belabieta gimnastika erritmikoko oinarrizko taldeak zilarrezko domina lortu zuen.

Eider Lasartek ere parte hartu zuen Izarleku torneoan pilotarekin, 22. postua lortuz oinarrizko jubenil mailan.
 
Igandean, frontoi berean Donosti Klubak antolatutako torneoa egin zen eta bertan oinarrizko taldeak 9. postua lortu zuen.
 
Hurrengo topaketa urriak 7an izango da Azkoitiko kiroldegian. Bertan Eider Lasartek eta oinarrizko jubenil taldeak parte hartuko dute.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!