Bi podium Ioseba Mateosentzat Cascaisen

Ataria 2023ko irailaren 28a

Pasa den asteburuan, Cascaisen (Portugal), LIDL Swim Challenge Cascais 2023 izeneko zeharkaldian parte hartu zuen Ordizia klubeko Ioseba Mateos igerilari ibartarrak.

Larunbatean Oeiras eta Cascais herrien arteko 10 kilometroko proban hirugarren iritsi zen Mateos, eta igandean Cascaiseko Praia da Ribeira hondartzan egindako 5 kilometroko proban bigarren izan zen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!