Euskara ikasten aritu diren ibartarrentzako diru laguntzen bigarren deialdia zabaldu dute

Ataria 2023ko irailaren 27a

Bihartik aurrera eskatu ahal izango dira, eta eskaera egiteko azkeneko eguna urriaren 8a, ostirala, izango da.

2022 2023 ikasturtean, ekainetik irailera bitarte, euskara ikasten edo hobetzen aritu diren ikasleentzat diru laguntzen bigarren deialdia jarri dute martxan, lehen deialdian soberan gelditu den dirua banatzeko asmoz. Diru laguntzak jasotzen diren eskaeren artean modu proportzionalean banatuko dituzte.

Diru laguntzaren helburua bizilagunei ikasturteko matrikula ordaintzea eta euskara ikastera bultzatzea da. Eskaera egin ahal izateko, Ibarrako udalerrian erroldatuta egotea, diru laguntza xede den ikastaroak irauten duen bitartean, eta gutxienez ikastaroko orduen %85 betetzea eskatzen da.

Diru laguntza horiek bihartik aurrera eskatu ahal izango dira, eta eskaera egiteko azkeneko eguna urriaren 7a izango da. Eskaera Ibarrako Udalaren webgunearen (Ibarra.eus) bitartez edo udaletxera joanda egin beharko da, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00ak bitartean.

Informazio osagarria eta dokumentazioa Ibarrako udalaren web orrialdean dago eskura.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!