Oinarrizko jubenil taldea seigarren Gasteizen

Ataria 2023ko irailaren 20a

Gasteizko San Andres kiroldegian Udazkeneko Torneoa izan zen jokoan larunbatean.

Belabieta gimnastika erritmikoko oinarrizko jubenil taldeak Udazkeneko Torneoan seigarren postua lortuta eman dio hasiera denboraldiari.
 
Hurrengo txapelketa Anaitasuna Kopa izeneko nazio mailako torneo bat izango da, Iruñeko Anaitasuna pabiloian, igandean, irailaren 24an. Bestalde, aipatu ostiralean Belabietako oinarrizko talde misto horrek nazioarteko epaile batekin kontrol bat izango duela Donostian. Ohikoak dira kontrol hauek maila honetako taldeetan dantza hobetu ahal izateko txapelketetan ahalik eta puntuaziorik altuena lortzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!