Arte diziplina ezberdinetan trebatzeko aukera

Ataria 2023ko irailaren 18a

Ibarrako Udalak kultur lantegiak antolatu ditu ikasturte honetarako «herritarrei arte diziplina ezberdinetan murgiltzeko aukera eskaintzeaz gain, kultur arloko ikastaroek ezagutza eta gaitasun ezberdinen garapena ahalbidetzeko».

Ikastaroetan 16 urtetik gorakoek hartu dezakete parte eta izena irailaren 30a bitarte eman daiteke kultur etxean dagoen matrikula orria beteta. Eskolak urrian hasiko dira.

Eskaintza
  • Ehoziriak, patchwork-a, bainikak...: Asteartetan 15:30etik 17:30era eta 17:30etik 19:30era. 111,20 euro.
  • Altzariak berritzea eta aldatzea: Astelehen eta asteazkenetan 18:00etatik 20:00etara. 221,74 euro.
  • Pintura: Astearte eta ostegunetan 16:00etatik 20:00etara. 221,74 euro.
  • Egur taila: Astearte eta ostegunetan 18:00etatik 20:00etara. 221,74 euro.
  • Eskulanak: Astelehen eta asteazkenetan 17:30etik 19:30era. 221,74 euro.
  • Tai Chi (sakontzea): Astearte eta ostiraletan 09:30etik 10:30era, 111,20 euro.
  • Tai Chi (hastapena): Astearte eta ostiraletan 10:30etik 11:30era. 111,20 euro.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!