Kern Pharma taldeak Unai Iribar fitxatu du

Endika Apalategi Labayen 2023ko abuztuaren 30a

Txirrindulari ibartarrak bi urterako hitzarmena sinatu du (2024 eta 2025). «Talde serio batera nator, eta jubenil mailan lehiatzen nuenetik erreparatu izan dudan taldea da», adierazi du.

Txirrindulari Ibartarrak, datozen bi denboraldietarako sinatu du Kern Pharma taldearekin eta Euskaltel-Euskadi taldean bost denboraldi egin ostean iritsiko da talde nafarrera. Juanjo oroz, Kern Pharma taldeko zuzendaria oso gustura agertu da Iribarren fitxaketarekin: «Oso pozik gaude Unai Iribar taldean izatearekin. Beheko mailetatik ezagutzen dugun txirrindularia da, eta jada Euskal Herrian eta Frantziako probetan maila handia erakutsi duen arren, oraindik onena erakusteko duela uste dugu».

Iribar «gustura» eta «aukera aprobetxatzeko gogoekin» dagoela aipatu du. Ibartarra; eskalatzaile bezala ongi moldatzen den ziklista bezala definitzeaz gain, talde murritzeko ailegaeretan azkarrenetako bat izateko gai dela uste du.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!