Laugarren postua lortu du Ioseba Mateosek III. Playas del Oeste zeharkaldian

Ataria 2023ko abuztuaren 28a

Ordizia K.E. taldeko igerilari ibartarrak hirugarren postua lortu du gizonezkoetan eta laugarren postua sailkapen orokorrean. 

Larunbatean jokatu zen III. Playas del Oeste zeharkaldia, Xixonen (Asturias). Ioseba Mateos igerilariak hartu zuen parte eta 5.000 metro egin behar izan zituen igerian. 01.04.54ko denboran iritsi da helmugara, Javier Izagirre, Aroa Silva eta Diego Gutierrezen atzetik. Podiumeko postuak azken metroetan lehiatu zituztela kontatu du igerilari ibartarrak. «Absolutuan, bigarren eta hirugarren postuan lehian aritu ginen azken metroetan, lehorrera elkarrekin iritsi ginen eta arbitroak horrela erabaki zuen». Denera 74 igerilarik lortu zuten helmuga zeharkatzea.

Hona hemen sailkapena:

  1. Javier Izagirre, 01.01.38
  2. Aroa Silva 01.04.53
  3. Diego Gutierrez 01.04.53
  4. Ioseba Mateos 01.04.54

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!