Ioseba Mateos bigarren, 53. Paseo Berriko igerialdiko master kategorian

Ataria 2023ko abuztuaren 22a

Sailkapen orokorrean zortzigarren helmugaratu da igerilari ibartarra; 374 parte hartzailek 2957 metro egin behar izan dituzte igerian.

Abuztuaren 15ean egin zen 53. Paseo Berriko igerialdia. Ioseba Mateos ibartarrak parte hartu zuen besteak beste, eta master kategorian (35 eta 44 urte artekoetan) bigarren postuan iritsi zen helmugara. Podiumera igotzeko aukera izan zuen modu horretara. Sailkapen orokorrean, zortzigarren postuan iritsi zen amaierara, 36.06ko denboran.

Zurriolako hondartzatik atera eta 2959 metro egin behar izan zituzten igerian, Kontxako hondartzara iritsi arte. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!