2023/08/27 09:00

Ibarrako San Bartolome jaiak

Ibarrako San Bartolome jaiak
Ibarra

KUADRILLEN EGUNA

09:00. Diana Giroarte dultzaina taldearen eskutik.

11:30. Kuadrillak San Bartolome plazan elkartuko dira.

11:45. Oañe badeu kuadrilla berriari ongi-etorria: kuadrillen txupinazoa eta brindisa plazan.

12:00. Kuadrillen kalejira Bonberenea txarangarekin eta Giroarte dultzaina taldearekin batera.

14:30. Kuadrillen bazkaria Etxea nitxek kuadrillak antolatuta, Emeterio Arrese parkean.

17:30. DJ Bull, herrian zehar kalejiran.

18:00. Sokadun bigantxak 16 urtetik gorakoentzat, Beheko Bideko zelaian.

22:30. Zezensuzkoa, San Bartolome plazan.

23:00. Muxutruk taldearekin dantzaldia, San Bartolome plazan.

00:00. Desfasatuak kuadrillak piperra osasun etxetik San Bartolome plazaraino eramango du, eta ondoren erre egingo dute.

Ondoren. Muxutruk taldearekin dantzaldia izango da, San Bartolome plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!