Bizi Nahi elkarteak jaiak ospatuko ditu irailaren 18tik 24ra

Ataria 2023ko abuztuaren 17a

Irailaren 22an bazkideen afaria egingo dute, eta bi egun beranduago, bazkide ez direnek ere aukera izango dute antolatu duten bazkarira joateko; izena emateko epea abuztuaren 28an zabalduko dute.

Ibarrako Bizi Nahi jubilatuen elkarteak jaiak ospatuko ditu irailean, 18tik 24ra. Ohiturari jarraituz, kartetan, bingoan edota tokan arituko dira, eta mahaiaren bueltan esertzeko tartea ere hartuko dute, hildako bazkideen omenezko meza egiteaz gain.

Bizi Nahiko bazkide direnen afaria irailaren 22an izango da. 15 euroko prezioa izango du. Horrez gain, hilaren 24rako bazkaria antolatu dute, kasu honetan, bazkide ez direnek ere parte hartu ahalko dute. Bazkariak 20 euroko prezioa izango du bazkideentzat eta 25 eurokoa bazkide ez direnentzat. Afaria zein bazkaria elkartean bertan izango dira. Afarian, bazkarian edota mahai jokoetan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute, eta abuztuaren 28tik aurrera izango da horretarako aukera. Jakinarazi dutenez, irailaren 10etik 15era itxita izango da elkartea.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!