Abuztuaren 22an II. Gazte Eguna antolatu dute Ibarran

Ataria 2023ko abuztuaren 6a

Bazkariarekin sartuko dira festan, 14:00etan. Ondoren, jolasak egingo dituzte San Inazio auzoan. 18:30ean, Debrass Band elektro txarangaren atzetik herria zeharkatuko dute. 22:30ean, gaztetxean kontzertuak egongo dira: Mehatxuka eta Ukabil taldeak. Eguna amaitzeko, DJaren txanda izango da.

Bazkarian izena emateko 688 86 53 16 zenbakira deitu behar da. Ikasle eta langabetuek 12 euro ordaindu beharko dituzte bazkariko txartelaren eta kamisetaren truke; langileek 14 euro.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!