Gizon batek emakume bat eraso duela Ibarrako kiroldegian salatu du Itaiak

Ataria 2023ko uztailaren 26a

Tolosaldeko Itaiak salatu duenez, gizon batek emakume bat eraso du Ibarrako kiroldegian; horren aurrean, ostegunean, hilaren 27an, elkarretaratzea egingo du Ibarrako Plazan, 20:00etan.

Tolosaldeko Itaiak jakitera eman duenez, Ibarrako kiroldegian, gizon batek emakume bat eraso du, eta hori salatzeko, Ibarrako Plazan elkarretaratzera deitu dute. Itaiakoek adierazi dutenez, hau ez da gertakari isolatu bat. «Emakumeok zapalduta mantentzen gaituen gizarte baten adierazpen bat gehiago da hau, eta honelako gertakarien aurrean, emakume langileon betebeharra da erasoa zein erasotzailea seinalatu, eta salaketa egitea erasoari babes osoa eskaintzeko».

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!