Alurr dantza taldeak 'Luberri' ikuskizuna estreinatuko du, igandean, Lekeition

Ataria 2023ko ekainaren 23a

Duela gutxi 'Laia' ikuskizuna eskaini eta estreinatu zuen Ibarrako dantza taldeak Tolosako Topic-en, «sekulako arrera eta goxotasunez». Orain, berriz, Bizkaiko kostaldean izango dira, hilaren 25ean, 'Luberri' emanaldiarekin. Bi emanaldi horien udarako birarekin ere hasiko dira hemendik aurrera.

Ikuskizunaren inguruko informazioa:

Talde baten ahalmen eta indarra elkartasunean dago. Gaur direnak izan zirenengandik ikasiz eta bide berriak esploratuz. Berriz sortu eta berrasmatzera behartuak aurkitzen dira.

Haien gazte izaera aldarrikatuz, zalantzaz betetako nortasun indartsuaz. Ez daude konforme eta mundua jarriko dute dantzan. Oin eta gorputzekin haien bizitzaren historia idatziz.

Elkartzeko, nahasteko, ospatzeko, eta ezagutzeko. Nahiz eta noizbehinka hanka sartu, bidean ikasteko. Umorez, ametsez, minez eta saminez. Baina beti irriz eta festarako egarriz.

Informazio gehigarria.

Fitxa artistikoa:

  • Zuzendaritza: Aiert Beobide (Haatik dantza konpainia)
  • Jantziak: Ramon Garcia eta Alurr Dantza Taldea
  • Dantzariak: Alurr Dantza Taldeko helduak (19 dantzari)
  • Irudiak: Aimar Odriozola
  • Musikak: Kepa Junkera, Thierry Biscary, Oreka Tx, Arineketan, Kokin...
  • Iraupena: 50 minutu.

Laburpen bideoa:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!