Gipuzkoako lehen maila galdu du Jexux Mari Mujika aizkolariak

Ataria 2023ko ekainaren 15a

Argazkia: Gipuzkoako Herri Kirol Federazioa

Lehen mailako Gipuzkoako Aizkora Txapelketa izan zen jokoan larunbatean, Aiako probalekuan, eta Jexux Mari Mujika ibartarra seigarren postuan geratu zen, eta horrenbestez, azken postuan. Emaitza horrek Mujikak lehen maila galtzea ekarri du, eta hurrengo denboraldian bigarren mailakoan ariko da.

Txapelketa Julen Alberdik irabazi zuen, 30.39ko denbora eginez. Bigarren Mikel Larrañaga (31.39) izan zen, hirugarren Eneko Otaño (31.58), laugarren Ugaitz Mugertza (37.45), bosgarren Suharri Rodriguez (38.37) eta seigarren Jexux Mari Mujika (40.52). Lehen hiruren artean lehia polita izan zen txapela janzteko ahaleginean, eta azken hiruren artean ere lehia estua izan zen maila ez galtzeko borrokan. Aurreko denboraldian Mujikak 2. mailako Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuen eta horrek ahalbidetu zion lehen mailara igotzea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!