Futbol zaleek eman diote hasiera bigarren egunari

Ataria 2023ko ekainaren 10a

Ibarrako Gazte Festak aurrera doaz; atzo hasi ziren, eta gaur goizean, 4x4 futbol txapelketa jokatu dute San Inazioko futbol zelaian. Arratsaldean, dantza emanaldia izango da, eta gauean, barrikotea eta kontzertuak.

Atzo eman zieten hasiera Ibarrako Gazte Festei, eta gaur, bigarren egunean, kirol jarduera batekin ekin diote bigarren egunari. Bertako nahiz inguruko herrietako 50 haur eta gaztetxo baino gehiago elkartu dira San Inazioko futbol zelaian, 4x4 futbol txapelketa jokatzeko. 16 taldek eman zuten izena, eta lau mailatan banatu dituzte: LH 3. eta 4. mailakoak, LH 5. eta 6. mailakoak, DBH 1. eta 2. mailakoak eta DBH 3. eta 4. mailakoak. Festa giroan egin dute ekitaldia.

Asteburuko egitaraua:
  • Ekainak 10, larunbata:
    • 10:31. 4x4 futbol txapelketa, San Inazioko futbol zelaian.
    • 17:04. Alurr dantza taldearen emanaldia, plazan.
    • 17:57. Tortilla jatea eta txokolate edatea, plazan, Sendi Ekintza Elkartearen eskutik.
    • 21:03. Barrikotea, plazan. Afaltzeko, ogitartekoen salmenta DBHko 3. mailako ikasleen eskutik.
    • 22:58. Kontzertuak. Plazan: Coast Rebels, Istilu eta Muxutruk erromeria. Gaztetxean: DJ Mondongo.
  • Ekainak 11, igandea:
    • 8:01. Gosaria, plazan.
    • 17:59. Iago magoaren emanaldia, plazan.
    • Iluntzean. Gaztetxean afaltzeko aukera egongo da.
    • Ondoren. DJ-a.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!