Hurrengo topaketa Andoaingo Oskarbi taldeak antolatutako erakustaldian izango da, ekainaren 11n. Bertan Belabietako oinarrizko jubenil taldeak eta Inko Oruesagastik parte hartuko dute.
Txapelketa horretan beste bi taldeek beraiek baino maila bat gorago daudenen aurka lehiatzea tokatu zitzaien, ondorengo postuak lortuz: kadete Orixe taldeak 22.a eta Herrikide taldeak 23.a.
Bakarkako lanean, Uxue Estivariz 10.a gelditu zen (pilotako ariketan 9. eta mazoekin 10.) eta Irati Larretak mazoekin 4. postua lortu zuen eta pilotarekin 18.a, guztira 13.a bukatuz sailkapen orokorrean.
Egun berean, arratsaldean, Belabietako gimnastek Bizirik torneoan parte hartu zuten, Burgelu herrian. Oinarrizko jubenil mailan, Maddi Iguaran txapelduna izan zen zintarekin eta Inko Oruesagasti senior mailan 5.a mazoekin. Belabietako kadeteek pilotako ariketan honako emaitzak lortu zituzten: Irati Larreta txapelduna, Uxue Estivariz 3., Maialen Azpiroz 4., June Martinez 6. eta June Makibar 7.a.