Asteburu honetan ospatuko dituzte Ibarrako Gazte Festak

Ataria 2023ko ekainaren 7a

Ibarrako Gazte Asanbladak antolatuta, askotariko ekitaldiak izango dira ekainaren 9an, 10ean eta 11n. Aurreratu dutenez, «aisialdirako eskaintza paregabeaz osatutako egitaraua» prestatu dute.

Egitaraua:
  • Ekainak 9, ostirala:
    • 17:31. Txupinazoa, plazan.
    • 18:02. Kirol ikuskizuna, plazan: Beasaingo harri-jasotzaileak eta Ibarrako Soka Tira Taldea.
    • 18:59. Sagardo dastaketa, plazako aterpean.
    • 21:01. Bertso afaria, plazako aterpean. Tiketak salgai Zubiaurre eta Atari tabernetan salgai. Prezioa: langileek 12 euro, ikasle eta langabetuek, 10 euro. Janariarekin berezitasunik izanez gero, asanbladako kideren bati abisatu behar zaio.
    • 00:06. Kontzertuak. Plazan: Laket eta Mutiko. Gaztetxean: Manitu eta DJ EO.
    • 01:02. Ekitaldia, plazan.
  • Ekainak 10, larunbata:
    • 10:31. 4x4 futbol txapelketa, San Inazioko futbol zelaian. Izen ematea: Zubiaurre tabernan eta Goxobi gozoki dendan.
    • 17:04. Alurr dantza taldearen emanaldia, plazan.
    • 17:57. Tortilla jatea eta txokolate edatea, plazan, Sendi Ekintza Elkartearen eskutik.
    • 21:03. Barrikotea, plazan. Afaltzeko ogitartekoen salmenta DBHko 3. mailako ikasleen eskutik. Ogitartekoak eskatzeko telefono zenbakia: 688 721 990.
    • 22:58. Kontzertuak. Plazan: Coast Rebels, Istilu eta Muxutruk erromeria. Gaztetxean: DJ Mondongo.
  • Ekainak 11, igandea:
    • 8:01. Gosaria, plazan.
    • 17:59. Iago magoaren emanaldia, plazan.
    • Iluntzean. Gaztetxean afaltzeko aukera egongo da.
    • Ondoren. DJ-a.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!