Lauburuk 7-3 galdu du itzulerako partida

Ataria 2023ko ekainaren 3a

Ibartarrek igoera faseko lehen kanporaketa gainditu zuten, baina bigarrengoan ezin izan dute aurrera egin.

Igoera faseko bigarren kanporaketako itzulerako partida jokatu du Lauburuk Jaenen Mengibar taldearen aurka, baina, etxekoek nagusitasunez irabazi dute, beraz, Jaengo taldeak egingo du aurrera.

Joaneko partidan, Belabietan kiroldegian 2-8 galdu zuten ibartarrek, beraz, oso zaila zuten aurrera jarraitzea. Azkenean, 7-3 amaitu da norgehiagoka Mengibar taldearen alde.

Lauburuk Jaengo taldea zoriondu du lorpenagatik, eta zortea opatu dio hurrengo fasean. Ibartarrek esan dute «oso harro» daudela egin duten lanarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!