Porrota joaneko partidan

Ataria 2023ko maiatzaren 27a

Lauburu Ibarrak 2-8 galdu du Jaengo Oleoinnova Mengibar taldearen aurka, igoera faseko bigarren kanporaketan.

Ibarra areto futbol taldeak ezin izan du Jaengo Oleoinnova Mengibar taldearen aurkako norgehiagoka irabazi. Igoera faseko lehen kanporaketa gaindituta, bigarrenari ekin dio gaur Lauburuk Ibarrako Belabieta kiroldegian. Arerio gogorra izan du aurrean, eta azken markagailuan nabaritu da, 2-8 galdu baitute ibartarrek.

Bisitariak aurretik joan dira partida osoan, eta atsedenaldira 0-3ko markagailuarekin iritsi dira. Bigarren zatian 0-6 aurreratu da Jaengo taldea, eta Lauburuk bi gol egin baditu ere ezin izan dio buelta eman partidari.

«Gaur ezin izan dugu lortu, baina ilusio berarekin bisitatuko dugu Jaen», esan du taldeak partidaren amaieran.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!