Harituz 10 urte

Harituz eguna ospatuko dute larunbatean

Ataria 2023ko maiatzaren 25a

Tolosan egin zuten Harituz eguneko bazkariaren une bat.

Ibarran ospatuko du bertsozale taldeak eguna; goizean bertsotan ariko dira tabernaz taberna, eta bazkalostean bertso jolasak izango dituzte.

Harituz Tolosaldeko bertsozale taldeak 10 urte beteko ditu aurten eta urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi izango dituzte urtean zehar, 10 urte, hamaika bertso lelopean. 

Horietako bat da larunbatean, hilaren 27an Ibarran ospatuko duten Harituz eguna. Goizean, 11:00etan hasita bertso-poteoa egingo dute. Karlatz tabernatik hasiko dira, eta tabernaz taberna joango dira giroa bertsoz alaituz.

Bazkaria Sendi Ekintzan egingo dute, eta arratsaldean bertso jolasak izango dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!