Unai Zubeldia hirugarren LVIII. Ataun San Martin Proban

Ataria 2023ko maiatzaren 25a

Laboral Kutxa taldeko txirrindulari ibartarrak esprintean lortu zuen podiumera igotzea.

LVIII. Ataun San Martin Proba jokatu zen igandean, eta Laboral Kutxa taldea garaipena eskuratzeko lehian izan zen. Hain justu, azken esprintera aukera bat baino gehiagorekin iritsi zen, tartean Zubeldia bera. Azkenean bi txirrindulari iritsi ziren garaipena lehiatzeko aukerekin eta Finisher taldeko Dylan Westley izan zen azkarrena. Berarekin lehia estuan, bigarren helmugaratu zen Laboral Kutxako Ailetz Lasa, eta Zubeldia hirugarren izan zen oso metro gutxira.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!