Belabietako oinarrizko jubenil taldea Zaragozan garaile

Ataria 2023ko maiatzaren 24a

Gimnastika erritmikoko Belabietako oinarrizko jubenil taldeak lehen postua lortu zuen Zaragozako Valdefierro kiroldegian larunbatean jokatutako torneoan.

Egun berean, Azpeitiko kiroldegian, amateur mailako Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen. Bertan Belabietako kadete C Herrikidek 2. postua lortu zuen eta kadete C Orixek 3.a. Kadete B taldeak 6. bukatu zuen txapelketa eta jubenil B taldeak 5., podiuma gertu izanik, 0,50 puntura hain zuzen ere. Bestalde, Irati Larretak 5. postua eskuratu zuen sailkapen orokorrean, mazoekin 3.a eta pilotarekin 6.a izanik. Uxue Estivarizek 7. postua lortu zuen, bi aparatuetan 8. eginez. Igande honetan, Leioako Irlandesas Ikastetxean Euskadiko jubenil eta senior amateur txapelketak egingo dira eta bertan Belabietako jubenil B taldea izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!