Ioseba Mateos hirugarren, Castelloko Ocean Man Costa Azahar itsas zeharkaldian

Ataria 2023ko maiatzaren 18a

Larunbatean, Oropesako Morro de Gos eta Benicasimeko Torreon hondartzen arteko 10 kilometroko lasterketan parte hartu eta gizonezkoen master 30 kategorian brontzezko domina lortu zuen Ordizia KE klubeko igerilari ibartarrak.

Mateos zortzigarren izan zen sailkapen orokorrean, baina master 30 kategorian lortutako postuari esker, abenduaren 2an eta 3an Phuketen (Thailandia) jokatuko den Munduko Txapelketako finalerako txartela lortu du.

Honakoa izan zen master 30 kategoriako sailkapena:

  1. Ibertrand Venturi: 2.08.45
  2. Alvaro Gomez Cardesin: 2.16.02
  3. Ioseba Mateos Mateos: 2.16.54

Lau aste barru, ekainaren 10ean, Galiziara joango da Mateos, bertako Islas Cies-Isla de San Simon itsas zeharkaldian parte hartzeko. 27 kilometroko lasterketa da, eta iaz, 6.24.19ko denbora egin zuen ibartarrak, sailkapen orokorrean zazpigarren sailkatuz. Aurten, iazko denbora hobetzea eta sailkapenean aurrerago egotea da bere helburua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!