Lauburuk bi autobus antolatu ditu Iruñera joateko

Ataria 2023ko maiatzaren 17a

Larunbat honetan, Bigarren Mailara igotzeko kanporaketako itzulerako partida jokatuko du Lauburu KE Ibarrak, Anaitasuna taldearen aurka. 15:30ean izango da partida, eta autobusa 14:00etan irtengo da Belabietatik.

Joaneko partidan lortutako abantailari eustea izango da ibartarren helburua. Horretarako, zaleen laguntza eskatu dute eta bi autobus antolatu dituzte Ibarratik Iruñera. «Badakigu erronka oso zaila dugula aurrean». Oraingoz autobus bat bete dute, eta bigarren bat antolatzeko izen-ematea zabaltzea erabaki du klubak.

Izena emateko 608 774 597 telefono zenbakira WhatsApp mezua bidaltzea eskatu dute. Autobuserako txartelaren eta partidarako sarreraren prezio bateratua ezarri du Lauburuk, eta zale bakoitzak 10 euro ordaindu beharko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!