Ligan laugarren egin du Lauburu Ibarrak eta igoera faseko lehen kanporaketa zail bat egokitu zaio, ligako sailkapenean lehen postuan geratu den Anaitasuna. Baina moreek erakutsi dute denboraldi amaiera ona egiten ari direla, eta azken minutuan sartu du garaipeneko gola Iker Uribesalgo Uri-k. Orain itzuliko partida jokatzea falta da Iruñean, aurkarien etxean.