Jaietako haur danborradako arropak biltzeko deia

Ataria 2023ko maiatzaren 11

San Bartolome jaietako haur danborradarako arropa bilketa egingo dute maiatzaren 11, 15, 17 eta 18an.

Ibarrako San Bartolome jaietako haur danborrada antolatzen hasiak dira jada. 4 eta 14 urte arteko haurrek hartu dezakete parte, eta danborradaren egunean bertan jantzia izan dezaten arropa bilketa egingo dute maiatzaren 11, 15, 17 eta 18an. Danborradako elastiko zuriak eta gerriko zein txapela moreak bilduko dituzte.

Maiatzaren 11, 15 eta 18an 17:00etatik 19:00etara egongo dira Zubiaurre tabernako terrazan, eta maiatzaren 17an 11:45etik 12:30era, leku berean. Aurrerago emango dute danborradako izen ematearen eta entsegu egunen berri.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!