Martxan da Ibarrako San Bartolome festetako egitarauerako bozeto lehiaketa

Ataria 2023ko maiatzaren 8a

Gaia librea da, baina marrazkiek zerikusia izan beharko dute festekin. Lanak ekainaren 16a baino lehen entregatu behar dira Ibarrako Kultur Etxean.

Lehiaketaren helburua aurkeztutako marrazkien artean 2023ko jai-egitaraurako marrazkiak aukeratuko dituzte. Gaia librea da, baina marrazkiek zerikusia izan beharko dute festekin. Ibarran bizi edo ikasten duten haur eta gazteek aurkeztu ahal izango dituzte lanak. Bi kategoria izango dira: LH1-LH6 maila bitarteko ikasleak eta DBH1-DBH2 mailetako ikasleak. Epaimahaia Festa Batzordeak izendatzen dituen ordezkariek osatuko dute.

Lanak elaborazio teknika librez eginik aurkeztu beharko dituzte parte hartzaileek. Marrazkien formatua A4 neurrikoa izango da eta berauen antolaketa
bertikala izango da. Aurkeztutako lanek Sanbartolomeak 2023 adierazpena eta Ibarrako armarria (edota berau jartzeko lekua) eduki beharko dituzte nahitaez.

Lanek ez dute egilearen izenik edota adierazpenik izango. Bozetoa gutun-azal itxian entregatu beharko da, ondorengo datuekin: egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa, jaiotze data, ikastetxea eta kurtsoko datuak.

Lanak ekainaren 16a baino lehen entregatu behar dira Ibarrako Kultur Etxean. Lehiaketaren epaitza abuztuan jakinaraziko da; irabazleei aldez aurretik abisatuko zaie.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!