Datorren astean Garagardo Azoka izango da Ibarran

Ataria 2023ko maiatzaren 5a

Kontseilu Sozialista Tolosaldeak antolatuta, maiatzaren 11tik (osteguna) 13ra ospatuko dute; egunero egongo da afaltzeko aukera plazako aterpean, 20:00etatik 22:30era.

2023ko Ibarrako Garagardo Azokaren egitaraua:

  • Maiatzak 11, osteguna
    • 18:00. Karparen irekiera.
  • Maiatzak 12, ostirala
    • 18:00. Karparen irekiera.
    • 23:00. Gaztetxearen irekiera. The Hastelens taldearen kontzertua.
  • Maiatzak 13, larunbata
    • 18:00. Karparen irekiera.
    • 19:00. Erromeria, Muxutruk taldearekin.
    • 21:00-23:00. Erromeriaren atsedenaldia.
    • 23:00. Gaztetxearen irekiera eta erromeriaren jarraipena.
    • 2:00. DJ Mondongo, gaztetxean.

*Garagardo azokarako tiketak momentuan egongo dira salgai.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!