Ibarrako Udalak asfaltatze lanak egingo ditu Euskal Herria kalean

Ataria 2023ko maiatzaren 4a

27 eta 37 zenbakien artean hasten den aldapari eta 29-31 zenbakien arteko atzeko aldeari eragingo diete lanek; atzo ekin zien udalak asfaltatu aurreko lanei eta bi aste iraungo dute. 

Ibarrako Udalak Euskal Herria kaleko 27 eta 37 zenbakien artean hasten den aldapa goiko hormaraino eta 29 eta 31 zenbakien arteko atzealdea asfaltatuko ditu. Asfaltatu aurretik, arketak dagokien kotan jarriko ditu eta asfaltoaren azpiko materiala egonkortuko du. Horrez gain, ur zikinen hodira konektatuta dauden saretak euri uren sarera eta hormaren atzetik datozen urak euri uren sarera bideratuko dituzte.

Atzo ekin zien udalak asfaltatu aurreko lanei eta bi aste iraungo dute. Arketak kotan jartzeko lanak eta saneamenduko lanak egiten diren bitartean,  ibilgailuen pasoa mantenduko dute, ahal den neurrian.

Bestalde, asteartean, maiatzak 2, Euskal Herria kaleko 3 eta 16-1 zenbakien aurrean altzairuzko loreontzi luzeak jarriko ditu udalak, eta Euskal Herria 3 eta 17 zenbakien parean dauden zabor ontziak material bereko egiturekin estaliko ditu.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!