Dantzaren Nazioarteko Eguna ari dira ospatzen Ibarran

Irati Saizar Artola 2023ko apirilaren 29a

Alurr dantza taldeko txikienak kaleak alaitzera atera dira goizean, eta bazkalaurretik plazan eskaini dute saioa.

Dantzaren Nazioarteko Eguna da gaur, eta eguna ospatzen ari da Alurr dantza taldea. Atzo iluntzea, taldeko dantzari gazteek eskaini zuten emanaldia, eta gaur txikienen txanda izan da. Goizean zehar, kaleetan barrena ibili dira, eta eguerdian guztian plazan elkartu dira emanaldia eskaintzeko.

Plaza bete-bete eginda hasi dute saioa, baina, euria hasi du eta aterpean amaitu behar izan dute. Barrikotea egin dute jarraian, tripa betetzeko, eta arratsaldean, Ttipikakoak taldearen emanaldia izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!