Alurr dantza taldeak egitarau berezia antolatu du astebururako

Ataria 2023ko apirilaren 25a

Larunbatean ospatuko den Dantzaren Nazioarteko Eguna dela eta, Ibarrako dantza taldeak bi ekintza egingo ditu; batetik, dantzari gazteen emanaldia izango da ostiralean; bestetik, dantzari txikienek herriko kaleak alaituko dituzte larunbatean.

Ostiral gauean, 20:30ean, taldeko dantzari gazteek emanaldia egingo dute Ibarrako Plazako estalpean, ikasturte honetan orain arte ikasitako dantzak oholtzara eramateko. Gainera, gonbidatu bereziak izango dituzte; Ipar Euskal Herriko Leinua taldeko dantzariek ere pare hartu dute.

Hurrengo egunean, apirilak 29, haurrei eskainiko diete tartea eta dantza taldeko txikienek Ibarrako kaleak alaituko dituzte. Ondoren, barrikotea egingo dute, eta arratsaldean, Ttipikakoak taldearen emanaldia izango da, plaza girotu eta herritarrak dantzan jartzeko.

Bestalde, Alurrek Laia emanaldi berria estreinatuko du ekainaren 2an, Tolosako Topic-en. Aurrerago, Luberri izeneko ikuskizuna estreinatuko du dantza taldeak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!